Cápsulas de aluminio infinitamente reciclables
Zuen kafe kontsumoaren neurrira prestatuko dizugu soluzioa.
Nire eskaintza konfiguratu Onuratu gutxienez % 15eko deskontuazZure atsedenaz gozatu, kafe on bat hartuz
Kalitatezko kafearen erreferenteak gara lantokietan, eta kanal esklusiboa diseinatu dugu bulegoekiko harremanetarako.
Aukeratu arreta pertsonalizatua: kafetik hasi eta paletinaraino, dena. Zure atsedenek Baquéren zaporea izan dezaten.
Nire eskaintza konfiguratu“Langileen % 40k lehentasunezkotzat jotzen du kafea hartzeko atsedenaldia.”
Zer gehiago egiten dugu zure bulegoaren alde.
Badakigu denbora eta kafea funtsezkoak direla eguneroko jardunean. Horregatik, Cafés Baqué-tik zure bulegoko beharrekin konprometitzen gara.
Kafe-makina.
Erosi zure kafe-makina 104,50 €-ko ordainketa bakarraren bidez (BEZa barne), ordaindu kafe-makinaren % 50 52,25 €-ren truke (BEZa barne), gehi 200 kapsula edo doan 440 kapsulako eskaera eginez.
Konponbideak, kezkarik gabe.
Zure kafe-makinarekin arazoren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta gure zerbitzuak konponbide bat emango dizu, ezertaz arduratu beharrik gabe.
Zure beharretara egokitutako sorta.
Zuen kafe kontsumoaren neurrira prestatuko dizugu soluzioa. Nire eskaintza konfiguratu.
Ohiko galderak
- Nola egin dezaket eskaera nire bulegoan?
-
Oso erraza da eskaerak egitea. Osatu datuak orri honetan, eta hautatu proposatutako 4 aukeretako bat. Ondoren, beste fitxa batera joango zara eta kafe-produktuekin lotutako guztia alda dezakezu, baita eskaera teekin eta infusioekin, gozagarriekin, osagarriekin edo amenity-ekin osatu ere. Jarraian, saskiaren orrira joango zara, eta bertan, zure datuak bete eta ordaintzeko modua aukeratuko duzu. Datuak berretsi eta ordainketa egin eta gero, dena martxan jarriko dugu. Berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu egindako eskaeraren datuekin.
Hasi eskaera egiten - Ze berme dauka Delonghi kafe makinak?
-
Hiru urteko bermea izango duzu erosketa datatik aurrera. Arazoren bat izanez gero baque@baque.com emailera idatzi dezakezu.
- Kafe-makina prezioan sartzen da?
-
Kafe-makina DOAN jasoko duzu 440 kapsula erosten badituzu. Edo 200 kapsula erosi eta kafe-makina % 50 merkeago eskuratzeko aukera ere badaukazu.
- Noiz jasoko dut eskaera?
-
Normalean, eskaera egin eta 24-48 h barru, lanegunetan.
- Eskaera bertan behera utz daiteke, egin eta gero?
-
BEZEROAK eskaera baliogabe dezake, eta doan, eskaera bidali dela berresteko mezu elektronikoa jaso arte.
- Ez dut berrespen-mezu elektronikorik jaso.
-
Berrespen-emaila iritsi ez bazaizu, berrikusi nahi ez duzun postaren karpeta. Hala ere, jaso ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan baque@baque.com edo 94 621 56 10 helbidean, eskaera jaso dela egiaztatzeko.
- Nola ordain daiteke?
-
Txartelarekin, PayPal bidez, banku-transferentzia bidez edo igorpen baten bidez ordain daiteke. Zure enpresak beste ordainketa-metodo baten bidez ordaindu nahi badu, utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Zuekin hitz egin nahi dut - BEZa prezioan sartzen da?
-
Bai, online dendako prezioek BEZ barne dute. Online dendako eremu pribatuan eskura ditzakezu fakturak.
- Bidalketa-gasturik badago?
-
40 €-tik gorako eskaeretan bidalketa DOAN da. Bidalketa-gastuak 6 € izango dira 40 €-tik beherako eskaeretan.
- Nola lortuko dut nire eskaeraren faktura?
-
Faktura egiten duzun eskaera bakoitzean sartuko da. Gainera, arlo pertsonalean egiten dituzun eskaera guztien faktura guztiak kontsultatu ahal izango dituzu.
- Zein da itzultze-politika?
-
Kontsultatu gure zehaztapenak eta baldintzak.
- Produktu bat oker jaso dut. Zer egin behar dut?
-
Gure salmenta-osteko zerbitzuarekin jarri behar duzu harremanetan.
- Zuekin harremanetan jarri nahiko nuke
-
Gurekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat baque@baque.com helbidera.
Edo deitu 946 215 610 telefono-zenbakira.
Bezeroaren arretarako zerbitzuaren ordutegia: 08:00etatik 13:00etara eta 14:30etatik 17:30etara.