Baldintza Orokorrak
APLIKAZIO EREMUA
Cafés Baqué-ren online dendan saltzeko baldintza orokor hauek (aurrerantzean, BALDINTZAK) CAFÉS BAQUÉ, S.L.U.-ren (aurrerantzean, BAQUÉ) eta web orrian eskainitako produktuak erosten dituzten hirugarrenen (aurrerantzean, BEZEROA) arteko merkataritza eta kontratu harremanak arautzen dituzte.
BAQUÉ (IFK: B95445508; sozietate egoitza: IURRETA (Bizkaia), Santa Apolonia Industrialdea, 2-2, PK 48215; bezeroaren arretarako telefonoa eta ordutegia: 946 215 610, 8:00-13:00 eta 14:30-17:30) Kafea txigortu, elaboratu, ontziratu eta banatzen duen enpresa da.
Web orri honen bidez BAQUÉ eta hirugarren bazkideen produktuak erosten badira, esan nahiko du BEZEROAk berariaz eta bere osotasunean ezagutzen eta onartzen dituela BALDINTZA hauek, eskariaren baieztapenaren bidez kontratazioa formalizatzen denean inprimatu ahalko dituenak.
DENDAREN FUNTZIONAMENDUA
Eskainitako produktuak edota zerbitzuak eskuratzeko BALDINTZA hauetan deskribatuta dauden tramiteak eta erosketa prozesuan pantailan adieraziko diren tramite espezifikoak bete behar dira.
a. Izen-ematea. Web orri honen bidez produktuak erosi edo zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Baina produktuen erosketa amaitzeko unean, eskatzen diren datuak eman beharko dira.
BEZEROAk agintzen du izen-ematea egiteko eskatzen diren derrigorrezko datuak zehatzak eta egiazkoak izango direla, datu horiek beharrezkoak baitira kontratu bidezko harreman hau betetzeko eta gauzatzeko.
Era berean, BEZEROAk agintzen du bere sarrera kodeak (erabiltzailea eta pasahitza) arduraz gordeko dituela eta ez dizkiela hirugarrenei jakitera emango, eta BEZEROAren identifikazio datuak edo pasahitzak iruzurrez erabiltzen badira eta horrek kalte-galerak eragiten baditu, BAQUÉk ez du inolako erantzukizunik izango.
BEZEROAk izena ematen duenean, bere datu pertsonalak, helbidea eta ordainketa moduari buruzko datuak gure datu basean sartuko dira, eta eskaerak tramitatzeko eta interesgarriak izan daitezkeen eskaintza, zerbitzu eta beherapenei buruzko informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko dira.
Edozein unetan, BEZEROA bere datuetara sar daiteke, datuak alda ditzake eta izen-ematea baliogabetu dezake, baque@baque.com helbidera e-mail bat bidalita.
b. Eskaera. Erosketak egiteko, BEZEROAk produktua saskian sartu beharko du orrian adierazitako argibideei jarraiki, eta eskariaren inprimakia bete beharko du.
BEZEROAk eskaera baieztatzen duenean, BAQUÉk baieztapen mezua bidaliko dio adierazi duen helbide elektronikora, eta, bertan, egindako eragiketaren ezaugarriak zehaztuko dira.
BEZEROAk bere kontuan kontsultatu ahalko ditu bai egindako eskaerak bai dagozkion fakturak, eta gainera, eskaera prozesuaren zer unetan dagoen ikusi ahalko du.
BAQUÉk jakinarazten du web orrian eskainitako produktuak eta zerbitzuak penintsularako (Espainia) bakarrik daudela pentsatuta eta, beraz, Balearretan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan eta adierazitako eremu geografikotik kanpo ez dela inolako produktu edo zerbitzurik hornituko.
PREZIOA ETA BIDALKETA GASTUAK
PRODUKTUen prezioa eskaera egiten den egunean web orrian adierazita dagoena izango da. BEZa eta gainerako zeharkako zergak sartuta daude.
Eskaintzak eta sustapenak behar bezala markatuta egongo dira, eta eskaintzaren aurretiko prezioa eta eskaintzaren prezioa adieraziko dira.
Bidalketa gastuak ez daude prezioaren baitan sartuta, eta erosketa amaitu aurretik adieraziko dira, eskaera bakoitzaren zenbatekoaren arabera.
Era berean, BAQUÉk bidaltzen duen baieztapenean bereizita adieraziko dira.
BAQUÉk beretzat gordetzen du produktuen prezioak eta bidalketa kostuak edozein unetan aldatzeko eskubidea, baina aldaketa hori web orrian adieraziko da, argi eta garbi ikusteko moduan. Nolanahi ere, produktuen prezioetan eta bidalketa kostuetan egindako edozein aldaketa ez da aplikagarria izango hura egin aurretik BEZEROAk gauzatu eta BAQUÉk baieztatu dituen eskaeretan.
ENTREGATZEKO MODUA ETA EPEA
Baieztatutako eskaera guztiak BEZEROAk adierazitako helbidean entregatuko dira.
Entregatze epea 1 eta 4 egun baliodun bitartean, eskaria bidali den mezua jasotzen denetik, eta produktuak egotearen eta bidalketa zonaren mende egongo da.
Larunbat, igande eta jaiegunetan ez da eskaerarik atera edo entregatuko, eta eskaeren eguneroko eten ordua aurreko asteguneko 13:00 izango da.
Garraiolariak paketea(k) BEZEROAri entregatu eta hark jaso izanaren agiria sinatzen duen unean eskaera entregatutzat joko da.
SALGAIAK EGIAZTATZEA
BEZEROAren erantzukizuna da salgaien egoera eta kantitatea egiaztatzea.Entregatzeko unean bilgarrian edo produktuan bertan kalte nabarmenak detektatzen badira, BEZEROAk entregatzeko albaranean adierazi beharko du gorabehera hori eta BAQUÉrekin harremanetan jarri beharko du, baque@baque.com helbidera e-maila bidalita, edo BAQUÉren Bezeroaren Arretarako Zerbitzura deituta (946 215 610), salgaiak jaso eta 24 ordu igaro baino lehen. Bezeroaren Arretarako ordutegia: 08:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era.
ORDAINTZEKO MODUA
Ordainketa kreditu nahiz zordunketa txartelarekin egin daiteke. Zordunketa eskaera egiten den unean bertan egingo da.
Ordainketa Paypal bidez edo banku transferentziaren bidez ere egin daiteke.
Paypal: BEZEROA PayPal-en webgunera bideratuko da, bertako ordainketa seguruko plataforma aprobetxatuz. Behin ordainketa gauzatutakoan, online dendara birbideratuko da.
Kreditu txartela (REDSYS): Aukera hau hautatzen baduzu, Redsys ordainketa pasabidera bideratuko zaitugu. Txarteleko daturik ez da gordetzen gure zerbitzarietan eta, hortaz, ordainketak %100 seguruak dira.
Jasotzean ordaintzeko: Aukera hau hautatzen baduzu, eskaera entregatzeko unean ordaindu beharko duzu eskudirutan eta kantitate zehatzarekin. Aukera honek gainordain bat du (amaierako prezioan adieraziko da).
ALDAKETAK ETA EGUNERAKETAK
BAQUÉK edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe alda ditzake BALDINTZA hauek, bai eta hala dagokionean ezartzen diren Baldintza Partikularrak ere. Aipatu aldaketak web orrian argitaratu beharko ditu, BEZEROAk haien berri izan dezan, eta aldaketa zer egunetan egin den adierazi beharko da.
KAFE MAKINEN BERBEA
XIAOMI eta CECOTEC kafe makinek 2 urteko bermea izango dute erosketa egunetik aurrera. Xiaomi kafe makinekin intzidentziaren bat izanez gero, jarri zaitez kontaktuan Cafés Baqué-ren bezeroen arreta zerbitzuarekin. Cecotec makinekin izanez gero intzidentziaren bat, beraiekin jarri beharko zara kontaktuan https://support.storececotec.com/ web orrian.
BALIOGABETZEA edo DEUSEZTATZEA eta kontsumitzaileek atzera egiteko eskubidea
BEZEROAk eskaria baliogabetu dezake, inolako kosturik gabe, eskaera bidali dela baieztatzen duen e-maila jasotzen duen unera arte.
Xede horietarako, BAQUÉri jakinarazi beharko dio ezarritako epean, 946 215 610 telefono zenbakira deituta Bezeroaren Arretarako ordutegian: 08:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era.
BAQUÉk produktuak itzultzea onartuko du lehenengo 14 lanegunen baitan, BEZEROAk salgaiak jaso dituen egunetik zenbatzen hasita, eta merkataritzaren antolamenduari buruzko 47/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen badira betiere.
BAQUÉk aldez aurretik baimendu duenean eta behar bezala jakinarazi denean bakarrik itzuli ahalko dira salgaiak. Itzultzeko baimena eskatzeko, BEZEROA BAQUÉrekin harremanetan jarriko da aldez aurretik 946 215 610 telefonoan, bezeroaren arretarako ordutegian, 08:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era, astelehenetik ostiralera.
Behin baimena emandakoan, salgaiak bidaltzeko helbidea eta itzultzea onartzeko baldintzak jakinaraziko zaizkio.
Salgaiak jatorrizko bilgarrian itzuli behar dira, egoera onean eta babestuta, garraioko zinta itsaskorrik edo zigilurik gabe.
Salgaiak gure biltegian jaso beharko dira itzultzeko baimena eman denetik 14 lanegun igaro baino lehen. Epe horretatik kanpo iristen badira, ez dira onartuko.
Lehen aipaturiko jarraibideen arabera produktuak itzuli direnean, ordaindu zuen zenbatekoa itzuliko dio BAQUÉk BEZEROAri, produktuak jaso direnetik 14 astegun igaro baino lehen.
Dirua itzultzeko, BEZEROAk erabili zuen ordainketa metodo bera erabiliko da.
Salgaiak gure instalazioetara itzultzeko, BEZEROAk berak kudeatu beharko du itzulketa nahi duen garraio zerbitzuarekin, eta bidalketa gastuak bere gain hartu beharko ditu.
Eskaera bateko salgai guztiak itzuli nahi direnean (erabateko itzulketa), produktu bakoitzagatik ordaindutako zenbatekoa itzuliko du BAQUÉk, eta baita bidalketa gastuak ere, BEZEROAk ordaindu behar izan baditu.
Eskaera bateko salgai batzuk bakarrik itzuli nahi direnean (itzulketa partziala), itzuli diren produktuengatik ordaindutako zenbatekoa itzuliko du BAQUÉk, baina ez ditu bidalketa gastuak itzuliko, BEZEROAk ordaindu behar izan baditu ere.