Kafean adituak
Kafean adituak gara, jatorriak errespetatzen ditugu eta lurrin eta zapore orekatuko nahasketak lortzen saiatzen gara, ahalik eta gehien goza dezazun.
Jatorritik, gure kontsumitzaileak asebete nahi ditugu, gehieneko kalitatea eta jasangarritasuna bermatuz
Jatorriak: lehentasuna
Jatorriak hautatzeko unean kontuan hartzen dugu gordinik daudenean kalitatezkoak izatea, ingurunearekin jasangarriak izatea eta bidezko merkataritzakoak izatea. Kalitate onena eta zaporearen uniformetasuna lortzeko gure sekretuak alearen hautaketan, siloratzean eta txigorketan datza.
Balioa: kafea baino gehiago da gure kafea
- Gure kontsumitzailera moldatzen gara. Produktu-gama zabala eskaintzen dugu, kafearen kategoriako segmentu guztiak landuz eta mimatuz: alea, ehotzea, kapsulak, saileko kafeak…
- Pertsonengan sinesten dugu. Kafe-eskola bat dugu, kafearen inguruko kultura sortzeko eta kafe-baristak edo -adituak trebatzeko.
- Hurbiltasuna eta laguntza. Kafean aditua den merkataritza-talde bat, astero gure bezero guztiengana iristen dena.
- Lasaitasuna. Bezeroaren arreta-zerbitzua eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan.
- Desberdintze-balioa. Zure negozioa desberdina izaten lagunduko dizun trade-marketing talde bat dugu.