Lan egin Cafés Baqué-n

Cafés Baqué-n 100 urte baino gehiago daramatzagu gure zaletasunari eskainiak: kafea.

Familia-enpresa bat gara eta tradizioa eta berrikuntza konbinatzearen aldeko apustua egin dugu gure bezero guztiak gogobetetzeko, bai etxekoak, baita ostalaritzakoak eta enpresetakoak ere.

Euskadin eta Errioxako hostalaritzan lehenak gara eta marka ezagunenetariko bat merkatu nazionalean. EAE-n, Errioxan, Madrilen, Malagan eta Sevillan ditugu delegazioak eta distribuidoreekin lan egiten dugu gainontzeko probintzietan.

Pertsonen balioan sinesten dugu gure sektorea eraldatzeko eta zerbitzu onena eskaintzeko, esperientzia paregabeak sortzeko helburuarekin kafearen inguruan.

3 milioi kilo kafe baino gehiago txigortzen ditugu urtean eta Cafés Baqué-ren 300.000 kikara baino gehiago kontsumitzen dira egunean.

Eta elkartzen gaituen pasio honengatik zure alboan egin nahi dugu aurrera.

Zerbait duzu kontatzeko? Hartuko dugu kafe bat?

CVa bidali

Cafés Baqué-n Berdintasun plana

Cafés Baquék, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko helburuarekin, berdintasun-plan bat lantzeko eta ezartzeko konpromisoa hartu du. Plan horrek pertsonen kudeaketarako, lan-baldintzetarako, familiaren eta lanaren arteko kontziliaziorako eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko helburuak, estrategiak eta praktikak jaso ditu.

2021eko otsailean, enpresak langileei berdintasunarekiko konpromisoa ezagutarazi zien, eta 2021eko urrian, berriz, proiektua abian jarri zuela jakinarazi zuen.

Konpromiso hori sustatu eta gauzatzeko:

  • Diagnosiko bat egin du berdintasuna enpresan zertan den jakiteko. Diagnostikorako, Emakunderen kanpo-aholkularitza teknikoa eta homologatua jaso du.
  • Berdintasun Batzorde bat sortu du, enpresako eta langileen ordezkariez osatuta.
  • Langileen lankidetza sustatu du, gaiari buruz langileen iritzien, beharrizanen eta iradokizunen jakitun izateko. Era berean, komunikazioa osoa izan da, prozesuaren aurrerapenak langileei jakinarazte aldera.

Lehen helburua izan da berdintasunean zer alderdi daude hobetzeko identifikatzea eta ondorioak ateratzea. Ondorio horietan oinarrituta, helburu argiak dituen eta zer hobetu zehazten dituen ekintza-plan bat landu da. Plan horrek ere balio dezake kontzientziazioa zabaltzeko enpresa barruan zein kanpoan, langileen zein bezeroen artean. Izan ere, badago legez halako derrigortasun bat egon behar ez lukeela pentsatzen duenik eta gizartean oro har eta enpresetan zehazki desberdintasunik ez dagoela uste duenik.

Laburbilduta, Cafés Baquék berdintasunaren alde lan egiteari ekin zionetik urtea bete da, jarritako helburuak bete ditu eta 2022an 20 neurri ezarri ditu. Lau urteko plana da, eta, beraz, esan dezakegu egiazko berdintasuna ezartzeko bidean segituko dugula, plan transbertsal eta prebentibo batekin, oinarrian elkarrizketa duena, gizonen eta emakumeen aukera-berdintasunean aurrera egiten segitzeko.

Lan egin Cafés Baqué-n

Igo curriculum-a hemen
Curriculum-a erantsi*. Gehienezko tamaina 4MB.

Hasi saioa

Pasahitza berreskuratu

Ez zara kide? Kontu bat sortu.