Lege Oharra
CAFÉS BAQUÉ, S.L.U., Iurretan (Bizkaia) egoitza duena, Santa Apolonia Industrialdea U.A.I., 2-2 helbidean, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana dagoena 4.753. Liburukian, 194. Folioan, 8. Atalean, BI-47.662 orrian (1. inskripzioa), eta B-95.445.508 IFK duena, webgune honetan jasotako irudi, testu, diseinu, animazio edo bestelako edozein eduki edo elementuren gaineko jabetza intelektualaren eskubideen titularra da edo horiek erabiltzeko behar diren baimen guztiak ditu.
Eduki edo elementu horiek osorik edo neurri batean erreproduzitu, zabaldu, haien komunikazio publikoa egin, eskura jarri edo eraldatzeko eta beste edozein ustiapen modu erabiltzeko, zeinahi modutan eta bidetatik dela ere, Cafés Baqué S.L.U.ren idatzizko baimena behar da aldez aurretik.
Cafés Baqué S.L.U.k webgune honetako edukiak alda ditzake aldez aurretik abisatu gabe, dela bere produktu edo zerbitzuei buruzko informazioari dagokionez, eskaintza zabaltzen eta hobetzen doan heinean, dela beste edozein elementuri dagokionez. Webgune honetako edukiaren helburua informazioa ematea da eta, hortaz, Cafés Baqué S.L.U.k ez du bermatzen bertan jasotako informazioa, Baquérena nahiz hirugarrenena izan, zehatza, zuzena eta egiazkoa denik.
Cafés Baqué S.L.U.k ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain aipaturiko informazioa zehatza, zuzena edo egiazkoa ez izateak zuzenean edo zeharka eragin ditzakeen kalteak direla eta, ez eta webgune honetako eduki edo elementuen erabilerak eragin ditzakeen kalteengatik ere.
Webgune honetan kanpoko web orrietarako estekak egon daitezke, baina Cafés Baqué S.L.U.k eta aipatu enpresek ez dute inolako ardurarik izango web orri horietako edukien eta haiekin erlazionatutako beste edozein alderdiren gainean.
INFORMAZIO OROKORREKO DATUAK
Cafés Baqué S.L.U. web orri honen titularra da.
– Enpresaren izen osoa: Cafés Baqué, S.L.U.
– IFK: B95445508
– Santa Apolonia Industrialdea UAI 2-2 48215, Iurreta (Bizkaia)
– Helbide elektronikoa: baque@baque.com
PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun Politika honen bidez, CAFÉS BAQUÉ, S.L.U.k (aurrerantzean, ENPRESA) www.baque.com webguneko erabiltzaileei jakinarazten die webgunean bildutako datu pertsonalak tratatu eta erabili egingo direla, erabiltzaileek libreki eta beren borondatez erabaki dezaten eskatutako informazioa eman nahi duten ala ez.
ENPRESAk beretzat gordetzen du Politika hau aldatzeko eskubidea, legegintzako berritasunetara, jurisprudentziako irizpideetara, sektoreko jardunbideetara edo interes partikularretara egokitzeko. Edozelan ere, erabiltzaileei aldaketen berri emango zaie behar besteko aurrerapenarekin, eta aldaketak indarrean noiz jarriko diren jakinaraziko zaie.
TRATAMENDUAREN TITULARRA
Bildutako datu pertsonalak Cafés Baqué titular duen fitxategi automatiko batean sartuko dira; Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean erregistratuta egongo den fitxategi batean, hain zuzen. ENPRESAren jarduera hauxe da: Kafea txigortu, elaboratu, ontziratu eta banatzea, eta baita beste produktu batzuk banatzea ere.
ERABILERA ETA XEDEAK
Erabiltzaileak emandako informazioa xede hauetarako erabiliko da:
ATALA: KONTAKTUA
Posta elektronikoaren bidez, erabiltzailea gurekin harremanetan jar daiteke.
ATALA: NEWSLETTER
Erabiltzaileak dagokion laukitxoan bere helbide elektronikoa idazten badu, ENPRESAk editatzen dituen informazio buletinak jasoko ditu. Bildutako datuak lehenago aipatu diren xedeekin baino ez dira erabiliko. Nolanahi ere, era horretako jakinarazpenik jaso nahi ez duela jakinaraz diezaguke erabiltzaileak edozein unetan, mezu elektroniko bat bidalita helbide honetara: baque@baque.com
ERABILTZAILEAREN BAIMENA
Erabiltzaileak adierazten du badakiela bere datu pertsonalak era automatizatuan tratatuak izango direla eta aurreko atalean adierazitako xedeekin erabiliko direla, eta horretarako baimena ematen du, berariaz. Era berean, erabiltzaileak eguneratuta eduki beharko ditu bere datuak, eta haietan egon daitekeen edozein aldaketaren berri eman beharko dio ENPRESAri, gure fitxategietan dauden datuak bat etor daitezen, beti, interesdunaren benetako egoerarekin.
ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
Erabiltzaileak tratatzeko bildu diren datu pertsonaletara sartu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubidea du, indarreko legedian ezarritako baldintzen arabera. Horretarako, idatzizko eskaria bidali beharko dio fitxategiaren titularrari, posta helbide honetara: CAFÉS BAQUÉ, S.L.U., 170. Posta Kutxa, PK 20.080, Donostia. Eskubide horiek baliatzeko moduari buruzko informazioa nahi baduzu, Datuak Babesteko Agentziaren webgunera jo dezakezu (www.agpd.es ), edo gurekin harremanetan jar zaitezke, helbide elektroniko honen bidez: baque@baque.com
DATUAK JAKINARAZTEA
ENPRESArekin bide honetatik harremanetan jartzeko, erabiltzailearen harremanetarako datuak aldez aurretik identifikatutako enpresei lagatzeko baimena behar da nahitaez.