Erreferentziazko hornitzaileak
Liderrak gara ostalaritzan, eta sukaldaririk entzutetsuenek aukeratutako marka.
Lehen kafe-marka gara nabaritasun espontaneoan, bai Euskadin eta bai Nafarroan.
Marka lider baten aintzatespena
- Cafés Baqué lehen kafe-marka da nabaritasun espontaneoan Euskadiko eta Nafarroako kontsumitzaileen artean*.
- Liderrak gara merkatuan, non ostalaritzako 100 establezimendutik 30 Cafés Baqué-ren bezero diren.
- Euskadin gehien kontsumitzen den kafe-marka gara, egunean 300.000 kafe baino gehiagorekin.
- Euskadiko kontsumo handiko kanalean %25eko balioko partaidetza daukagu.
- Azken urteetan gure presentzia sendotu dugu Errioxan, Gaztela eta Leonen, Madrilen eta Malagan.
Sukaldaririk entzutetsuenek Baqué-n jarri dute konfiantza
Euskadi bere gastronomiaren maila altuagatik da berezia eta 20 jatetxetako 28 Michelin izarrekin aitortua izan da nazioartean, Cafés Baqué delarik saritu horietako 7ren hornitzaile ofiziala**.
Cafés Baqué-k harreman estua mantentzen du Euskadiko gizarte- eta gastronomia-erakundeekin, zeinak garrantzia berezia ematen dioten kafearen kalitateari eta prestakuntzari, katiluan emaitzarik onena lortzeko orduan.
*Iturria: Ikerfel, 2016. EAEko kafearen erosketaren eta kontsumoaren adierazleen analisiaren inguruko ikerketa.<br/*><br/*>**2015eko datua.
Produktu onena lantzen jarraitzera animatzen gaituzten iritziak
ENEKO ATXA
“Baqué familia, niretzako, eskuzabaltasuna da, lan bikaina, konpromisoa, pasioa, ardura, elkartasuna, babesa, konpromiso soziala, berrikuntzarako izaera, gertutasuna, eta, gainera… kafe aparta egiten dute!”
Eneko Atxa, 4 Michelin izarrekin saritutako sukaldariburua.
IRUÑA TALDEA
“Ehun urtetik gorako bi enpresa, eskutik helduta.Cafés Baqué eta Iruña Taldeak negozioan funtsezko eta oinarrizko diren aspektu asko partekatzen dituzte.200 urte baino gehiago batzen dituzten bi negozio.Bi enpresek bilatzen dute amaierako bezeroarengan emozio positiboak sortzea; biak ari dira zerbitzuaren malgutasunean eta haren kalitatean lanean, enpresa-etika nabari batekin, produktuaren berrikuntza- eta bilakaera-marko baten baitan; eta, batez ere, produktuaren kalitatea mantentzeko autoexijentzia maximo batetik abiatuta.”
Ignacio Cano Ajuria, Iruña Taldeko gerentea.
AMAZÓNICO
“Amazónico esperientzia bat da, bere ateak gurutzatzen duen oro freskotasunez, aromaz eta sentsazioz hartzen saiatzen dena.Esperientzia horren osagarri gisa, aroma basati, fresko eta naturalak transmititzen dituen kafe bat behar genuen eta Cafés Baqué daukagu orain, bere esperientzia eta trebetasunarekin, bidaia ahaztezin honetan lagun.Negozio bakoitza modu berdingabean ulertzen duen enpresa bat.”
Sandro Silva, Amazónico jatetxeko jabea eta sukaldariburua.