Teak eta infusioak
Zure negoziorako ezinbesteko produktua da, Cafés Baqué-k ematen duen lasaitasunarekin eta bermearekin. Lurrin eta zapore bizien gama bat hautatzen dugu, aukerako jatorrikoak eta nahasketa esklusiboenak.
INFUSIO ORGANIKOAK
Fitxa Teknikoa: | |
---|---|
Aurkezpena | Piramide zorrotan x 2g kutxatilan |
Formatu logistikoa | 15 unitate/kutxako. |
BERRY FRUITS BIO
Masusta hosto, laranja azal eta marrubien Bio infusioa. Fruta-infusio goxo-goxoa gaitasun desintoxikatzaileekin eta indargarriekin.
CHAI MATCHA BIO
China Sencha te berde, jengibre eta China Matcha te berdearen Bio infusioa. Konbinazio goxo-goxoko edari estimulatzaile hau plazera izango da zure zentzumenentzat.
CHAKRA CHAI BIO
Kanela, jengibre eta kardamomoaren Bio infusioa. Infusio goxo-goxo hau apur bat bizia ere bada; gaitasunez betetako edari honek, gainera, ez du teinarik.
CHINA CHUN MEE BIO TE BERDEA
China Chun Mee te berdearen infusioa. Txinako te ezagunenetako bat, zapore leun eta finduarekin, ezin hobea da eguneko edozein unetan hartzeko.
DIGESTIVE BIO
Melisa, kamamila eta erregalizaren Bio infusioa. Infusio paregabea da digestio-prozesuari laguntzeko, zapore goxo bati uko egin gabe.
KAMAMILA BIO
Kamamilaren Bio infusioa. Duen digestio-gaitasunari esker, Bio infusio hau aukera aparta da jan ondoren hartzeko.
MENDA BIO
Menda berdearen Bio infusioa. Mendaren labore biologikoak aroma eta zapore freskoa dakarkizu kikarara, zure gorputzerako onuragarriak diren propietate guztiak mantenduz.
MOJITO BIO
China Sencha te berde, limoi azal eta mendaren Bio infusioa. Konbinazio oso usaintsua, te berdearen eta menda bioaren ontasun guztiekin, eta mojito-zapore exotikoarekin.
ROOIBOS CITRUS BIO
Rooibos natural, laranja azal eta limoi azalaren Bio infusioa. Zitrikoen aromadun, teina gabeko rooibos infusio lasaigarria, bitamina eta mineral eduki handia duena.
SENCHA FLORAL BIO
China Sencha te berde, erregaliz, kanela eta arrosaren Bio infusioa. Japoniako betiko eran egindako tea, zure zentzumenak konkistatuko dituen arrosen aroma fresko eta sarkorraz lagunduta.
EARL GREY BIO TE BELTZA
Earl Grey te beltzaren Bio infusioa. Te aromatizatu klasikoena da, eta bere gaitasun estimulatzaileek kafearen ordezko perfektua bilakatzen dute.
PU ERH BIO TEA
Pu Erh te gorriaren Bio infusioa. Te osasuntsuenetako bat dela esan ohi da eta gantz gutxiko dietetan osagarri gisa gomendatzen da. Teina oso gutxi duenez, aproposa da eguneko edozein unetan hartzeko.
PIRAMIDE-FORMAKO INFUSIOAK
Gure Premium infusio-sortak gaur egungo infusio-kontsumitzaileen beharrak eta itxaropen handiak asebetetzen ditu.
Dastaketa zorrotz baten emaitza da aukeraketa, eta fruta-lurrin eta -zapore bizia duen gama lortzen da. Gainera, piramide-formako formatuak abantaila handi ugari ematen ditu:
- Hobeto dosifikatzen da.
- Azkarragoa da eta higiene handiagokoa.
- Produktuaren ezaugarriak hobeto gordetzen eta mantentzen direla bermatzen du.
- Lurrinak pixkanaka askatzen dira, infusio hobeagoa emanez.
- Lurrin, zapore eta kolore gehiago infusio bakoitzean.
Fitxa Teknikoa: | |
---|---|
Aurkezpena | Kartoizko banagailua. |
Materiala | Lurrina mantentzen duen eta oxidatzea eta hezetasuna saihesten duen bilgarri batean banaka ontziratuta. |
Formatu logistikoa | 20 unitate/kutxatila (2 g/unit.). |
MENDAFIN BERDEA
Te berdearen leuntasuna mendafinaren lurrin eta zapore berdeekin indartzen dituen nahasketa freskagarria.
BASOKO FRUITUAK
Basoko fruitu gozoen nahasketa bitaminak, mineralak eta osasunari hainbat onura ematen dizkion infusio batean bilduta.
PIÑA COLADA TE BERDEA
Te berdearen leuntasuna eta ananaren eta kokoaren lurrinak indartzen dituen nahasketa perfektua, urruneko paradisuetara eramango zaituena, tearen onura osasuntsuak alde batera utzi gabe.
TE BERDEA
Txinako Jiangxi probintzian jatorria duen Chun Mee te berdea. Zapore freskagarria du, eta Txinako te ezagunetako bat da.
SAN FRANTZISKO TE BELTZA
Te beltz fina kanelaren, laranjaren eta bergamotaren ukituekin. Onura antioxidatzaileak eta estimulatzaileak dituen te exotiko bat.
ENGLISH BREAKFAST TE BELTZA
Afrikako teak, batez ere, Kenai eta Ruandakoak nagusitzen diren Te belntzen blend-a. Gorputzdun tea, mardula eta gozoa, esnearekin ondo doana.
BANILLAZKO PU ERH
Pu Erh te gorria Yunnango (Txina) Pu’er eskualdetik dator. Munduko te gorri ezagunenaren eta banillaren lurrin gozoen arteko nahasketa perfektua da, eta infusioaren kobre-kolorearekin batuta erabat ekialdekoa den esperientzia bihurtzen da hura edatea.
CHILLI CHAI
Harrituko zaituzten zapore bakarreko konbinazio exotikoa. Chilliak ukitu bizi bat ematen dio, eta kanelak eta iltzeak, berriz, edaria osatzen dute espezie-ukitu bat emanez.
ROOIBOS MANGOA
Rooibos infusio erlaxatzailea, mangoarekin eta nabar-lorearekin. Infusio gozo eta fruta-zaporekoa, erlaxatzen lagunduko dizuna ez baitu teinarik.
ROOIBOS SAGARRA
Infusio ezin hobea da erlaxatzeko, ez baitu teinarik. Sagarraren zapore gozoa du karamelu-lurrin arin batekin konbinatuta.
RELAX
Digestioari laguntzeko eta erlaxatzeko ezaugarriak dituen infusioa, laranja freskagarriaren eta kamamilaren leuntasuna, lurrina eta zaporea ditu ezaugarri.
JENGIBRE LIMA
Zitrikoen, sagarraren eta jengibrearen bidezko infusioa, konbinazio ezin hobea zapore exotiko bat lortzeko. Osasuna zaintzen dutenentzat ezin hobea da, kolesterola jaitsi, zirkulazioa aktibatu eta hotzeriaren sintomak arintzen dituelako eta antioxidatzailea delako.
ANIS KAMAMILA
Era perfektuan konbinatzen diren eta digestio-efektu handia sortzen duten bi zapore klasiko. Infusioa ezin hobea da osasuna zaindu nahi dutenentzat anisaren zapore gozoaz gozatuz.
MENDA
Zatitutako menda-hostoen hautaketa bat, zapore biziduna eta osasunerako hainbat onura dituena.
KAMAMILA
Kamamila-loreen hautapen zainduaren zapore guztia, digestiori laguntzen dioten eta hanturaren kontrako onurak dituena, baita ezaugarri lasaigarriak ere.
MELISA ETA ERREGALIZA
Limoi-kutsu jakin bat eta amaieran erregaliz ukitu bat duen infusioa, edaria oso berezi egiten duena. Paregabea da eguneko azken orduetan kontsumitzeko, erlaxatzeko eta insomnio-arazoak saihesteko.
TE GORRIA
Munduko te gorri famatuena den Pu Erh-ren efektu estimulatzaileak, eta bere izaera biziak eguna animatzen du eta defentsak indartzen ditu.
EZKIA
Infusio ezagun eta tradizionaletako bat, propietate erlaxatzaileak eta lasaigarriak dituena.
LARANJA MARAKUIA
Laranjaren zapore zitrikoa eta marakuiaren ukitu exotiko konbinatzen dituen konbinazio freskagarria. Oso infusio egokia da edari zaporetsua baina kafeina gabekoa bilatzen duten horientzat.
TE BERDEA, MORINGA ETA GRANADA
Misty Green te berdea moringa tearen onura antioxidatzaile, granadaren zapore freskagarri eta arrosa-petaloen aromarekin. Zure gogokoenetako bat bihurtuko da.
BANILLAZKO ROOIBOS CHAI
Rooibosen onura erlaxatzaileek bat egiten dute banillaren zapore bereziarekin eta, besteak beste, kanelak, jengibreak eta kardamomoak osatutako Chai espeziatuaren ukitu bat du.
PAKISTANGO TEA
Te beltzaz eta espeziez osatutako nahaste aromatiko honek zapore bizia eta kanela- eta jengibre-aromak ditu eta esnetan ere infusionatu ahal izango duzu, konbinazio perfektu bat sortzeko.
OINARRIZKO INFUSIOAK
Baqué-ren zorro sorta, betiko tez eta infusioz osatuta dago eta gehienezko kalitatea ziurtatzen diote kontsumitzaileari. Oinarrizko edariak, paregabeak dira edari naturalak maite dituztenentzat. Hermetikoki zigilatutako banako zorrotan aurkezten dira, aroma era perfektuan mantentzeko eta freskura, kalitate eta higiene handiena izateko.
Fitxa Teknikoa: | |
---|---|
Aurkezpena | Banako zorrotxoak erraz irekitzeko sistema duen kartoizko kutxatila batean. |
Formatu logistikoa | 25 unitate/kutxako. |
TE GORRIA
Bereziki gomendatuta dago digestio zailak errazteko, gantzen metabolismoa eta digestio guruinen jariakina areagotzen baititu; gehiegizko pisua kentzen laguntzen du. Kolesterol mailak murrizten ere laguntzen du.
TE BERDEA
Zapore arinekoa eta orri freskoen lurrina duena. Kaltzioa eta fluorra ditu hezurrak eta hortzak indartzeko. Duen burdinak oxigenoz hornitzen ditu zelulak, potasioak metabolismoa orekatzen du eta zinkak gorputzeko defentsak areagotzen ditu eta hazkuntza errazten du.
MENDA
Oso-oso usaintsua da eta zapore atsegina du. Digestioari laguntzeko erabiltzen da eta, karminatibo ona denez, hesteetako gasak kanporatzen laguntzen du. Urdailerako toniko gisa ere erabiltzen da, baita hilerokoa erregulatzeko ere.
KAMAMILA
Zapore apur bat mingotsa du eta digestio zailak arintzeko erabiltzen da, gainera, okagarri, lasaigarri eta diuretiko arin gisa ere erabiltzen da. Era berean, kolesterolaren aurkako ezaugarriek, oso gomendagarria egiten dute kolesterola duten lagunentzat.
TE BELTZA
Lurrin bizikoa da eta propietate bizkorgarriak ditu. Gainera, nerbio-sistema zentralaren estimulatzailea da, eta taninoak dituenez, beherakoaren aurka oso eraginkorra da. Era berean, astenia funtzionalen kasuetarako ere gomendatzen da, baita argaltzeko tratamenduen lagungarri gisa ere.
TILA
Osagai fenoliko ugari dituenez, ezkia oso gomendagarria da antsietatea eta insomnioa tratatzeko. Oso onuragarria da ere, hotzeria, gripea edo asma duten lagunentzat ere. Bere ezaugarri gosegarriak direla-eta, zenbaitek gose-estimulatzaile gisa ere erabiltzen dute.