Specialty Coffees
ZER DA ESPEZIALITATE-KAFEA?
Kalitate-maila goreneko kafea da, eskuz landua eta bildua, akatsik gabea eta %100 arabika ia beti. Ezaugarri organoleptikoak ez dira Robustarenak, eta ahoan atseginagoak dira. Q graders adituek kafea dastatzen eta puntuatzen dute. Horretarako, beharrezkoa da gutxienez hiru adituk dastatzea, denen artean 2 puntutik gorako alderik ez izatea eta SCA eskalan kafeari 80 puntu baino gehiago ematea.
Gure kafe-hautaketarik bereziena
Prozesua %100 artisaua da, hasi arbolatik eta kikaran izan arte. Kafea zaintzearen filosofian datza: laborantza-tekniko ekologikoak, ekoizpen jasangarria, eta ingurumenarekiko ardura. Horrek guztiak bereizten ditu goi-kalitateko kafeak.
Kafe bakoitza garbia eta berdingabea da, eta historia bat du. Garaiko kafeak dira, ekoizleek beren baritatea eskuz lantzen dute, eskualde jakin batean, altitude zehatz batean eta zoru, tenperatura eta hezetasun baldintza espezifikoekin. Laborariek eskuz biltzen dute kafea, heldutasun egokia duten gerizak bakarrik aukeratzen dituzte eta kafea-gerizari mamia kentzen diotenean ere berriro kafe-aleak aukeratzen dituzte eta akastunak baztertzen.
Gure produktua prozesu osoan xehetasun guztiak zainduz eta arreta handia jarriz egiten dugu eta kafe-ale bakoitzari trazabilitate zorrotza aplikatzen diogu. Horrenbestez, kafeak esklusiboak dira, kafe-mota bakoitzaren neurrira egindako artisau-txigorketa daukate, kafe bakoitzaren ezaugarriak areagotzeko.
Aurkitu Specialty Coffeeak gure dendan
SPECIALTY COFFEE BLEND
ZER EKARPEN EGITEN DITU BLEND BATEK?
Kafe egonkorra da, orekatuagoa, eta kafe-zale gehienentzat atsegingarriagoa. Jatorri bakoitzak ñabardurak ematen dizkio, eta denek batera kikara borobilagoa eta oreka handiagokoa eskaintzen dute, nahiz eta osatzen duten kafeak espezialitatekoak izan. Garraztasun-maila ez da barietate bakarreko kafearena bezain handia, oreka handiagoko kikara baita helburua.
Cafés Baquén blend horiek ostalaritzako beharretara egokitu ditugu: Specialty Coffee Blend berria, 500 g-ko doypack formatuan. Eta etxerako, Café de Fincas Blend berria: kafe-aleen paketea zein Nespresso®*-rekin kapsula bateragarriak.